Oñatiko udala

San Lorentzo auzoa irisgarritasun neurrietara egokitzeko lan berriak Otegi-Gaztañaga enpresak egingo ditu

2015/07/15
7. areari dagozkion lanak laster hasiko dira

  Aurrez, Gipuzkoako Urak enpresak hainbat hobetze lan egin behar ditu inguruan. Horregatik, ur azpiegiturei dagozkionak egin arte ez dira urbanizazioa egokitzeko lanak hasiko.

  San Lorentzoko 7. area 1 eta 8 zenbakidun eraikinen arteko gunea da. Bidaurretatik joanda, auzoko lehen blokeei dagokiena. Ingurua, irisgarritasun neurrietara egokitzeko aktuazio nagusia espaloien konponketa izango da, zorua berrituko da eta ikusmen mugatua dutenentzat lagungarri diren zoladura bereziko pasabideak jarriko dira. Zebra bideak mailaz igoko dira eta bestelako egokitze lan txiki batzuk egingo dira. Eskailerak berrituko dira eta aparkatzeko plaza berri batzuk ere egokituko dituzte.

  Lanak,198.913,18 euroko aurrekontuaz atera zituen Udalak. Publizitate gabeko prozedura negoziatua erabili da horretarako. Hiru enpresei, lizitazioan parte hartzeko gonbidapena egin zitzaien eta eskaintza merkeena aurkeztu duen Otegi-Gaztañagari esleitzea erabaki zen azken Tokiko Gobernu Batzarrean. Enpresak, kasik 21.000 eurotan hobetu du Udalaren aurrekontua.

  Lanean hasi aurretik, 8.907,80 euroko behin betiko berma jarri beharko du eta zerga eta Gizarte Segurantzako obligazioak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu. Lanak, lehenbailehen hasi nahi dira, beti ere, urtea amaitu baino lehen bukatu behar direlako. Baina aurretik, Gipuzkoako Urak enpresak hainbat hobekuntza lan egingo ditu. Saneamendu sarea hobetuko du euri uren eta ur zikinen hoditeriak berezituz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!