San Juan sua plazan egingo da berriro ere.

2013/06/20
Ekainaren 23a domeka dela aprobetxatuz, girotze ekintzak antolatu dira arratsalderako.

  Udal gobernu taldeak, plaza ondoko jolaslekua, garai bateko aparkalekua zena edota pilotalekua gomendatu zituen San Juan sua egiteko. Baina ekimenaren eragileek plazan egitea egokiagoa ikusi dute eta iazko esperientziaren ondotik, gunea, bereziki ez zela kaltetu ikusita, esan bezala, sua plazan egingo da berriro.

  Eta 2011n hasitako bidetik baita ere, ekintza, herriko hainbat taldek elkarlanean antolatu dute. Oñatz Dantza taldeak, herriko ikastetxeek, Jose de Azpiazu Musika Eskolak eta Antixeneko gaztetxeak laguntzaile gisa parte hartuko dute.

  Udala arduratuko da egurra ekarri eta bestelako segurtasun eta garbitasun lanez, besteak beste, ur hartunea prestatu eta mangera bat jartzeaz.

  Baina ekainaren 23a domeka dela aprobetxatuz, ekitaldia ez da San Juan sura mugatuko eta arratsaldean, bestelako girotze ekintza batzuk izango daira. Hala, arratsaldeko 7retan txorimalo eta buruhandiak kalera aterako dira, Jose de Azpiazu musika eskolako trikitilariek lagunduta. Ondoren, trikitilarien kalejirak jarraituko du eta afalostean, behin ilunduta, 10 eta erdietan San Juan sua ixutuko da eta Oñatz dantza taldeak suaren inguruan, San Juan zortzikoa eta beste dantza batzuk egingo ditu.

Iturria: Oñati irratia