San Juan kaleko Aingeru Guardakoaren ermitatxoaren ondoan presiozko lapiko bat eztandarazi du Ertzaintzak eguerdian

2015/06/17
Card image cap
Ingurua, guztiz itxita izan dute 12.00etatik 14.00etara

  Santutxuaren parean bizi den herritar batek eman du lapikoa zegoenaren abisua Udaltzaingoan. Hauek Ertzaintzarekin harremanetan jarri dira eta artezilariak bertaratuta, ingurua zintaz itxi dute. Errepidea moztuta geratu da, Unibertsitate etorbideko errotondatik Etxeberrialde baserri ondoko errotondaraino. Eguerdiko 12.00etatik 14.00etara, saihesbidetik herri gunera sartu edo irteteko errepide hau guztiz moztuta egon da.

  San Juan kalean, Aingeru Guardakoaren ermitatxo inguruan aurkitu den preziozko lapikoa itxita zegoen. Segurtasunagatik, artezilariak, txakur eta errobotarekin etorri dira. Errobota lapikoa zegoen lekuraino gidatu dute eta eskopeta tiroz zabaldu dute. Ondoren, artezilariak, txakurren laguntzaz bertaratu dira eta lapikoa hutsik zegoela egiaztatu dute. Segurtasun hesia, arratsaldeko ordu biak pasatxoan kendu da.

  Inguruko bizilagun batek udaltzainei adierazi dienez, lapikoa atzo ezkeroztik zegoen, baina gaur arte inork ez du horren abisurik eman. 

Iturria: Oñati Irratia
 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!