Salgai daude Herri Eguneko bazkarirako txartelak eta jaixetarako zapiak

2017/09/07
Haurren menua eskainiko da aurten ere

  Bazkari txartelak, hainbat tabernetan eta kultur etxean eskuratu daitezke eta zapiak kultur etxean. Jaietarako prestaketa lanak aurrera doaz. Gaur goizean jada, tabernetan herri eguneko bazkarirako txartelak salgai jarri dira. Kultur etxean ere  bazkaritarako txartelak eta jaietako koadrodun zapi zuri-urdinak erosi daitezke.

  Herri Eguneko bazkari herrikoian bi menu izango dira, haurrena eta helduena. 12 urtetik beherakoentzat propio osatutako menuan makarroiak tomate eta txorizoarekin, Oñatiko haragiz egindako hanburgesak, txokolatezko natillak eta ura edota freskagarriak eskainiko dira. Haurren menurako txartelak 10 €tan saltzen dira. Helduentzat ere iazko menua mantentzen da: marmitakoa, Oñatiko haragi gixatua, herriko gazta eta irasagarra eta kafea eta kopa. Txartelaren prezioa ere iazkoaren parekoa da: 19 €. Bazkari txartelak salgai daude jada  Arrano, Oñati, Izarraitz eta Olakua tabernetan eta kultur etxean.

  Kultur etxean jaietako zapiak ere erosi daitezke. Azken urteetan bezala zapi zuri-urdin koadrodunak egin dira. OÑATIKO JAIXAK testua daramate eta euro baten truke eskuratu daitezke. Iazko jaietatik hona jaiotako haur bakoitzari halako bat jartzen zaio opari gisa Atsolorran. Irailaren 23an ospatuko da jaioberriei ongi etorria egiteko atsolorra

Iturria: Oñati Irratia