Saharako Mahbes dairarako material berria bidean da

2019/09/17
Urteko hirugarren eta azken bidalketan 468 kg. material bidali da, nagusiki, eskola materiala

  Atzo bertan abiatu zen Tindouf-erako bidean Oñatin bildutako materiala eramango duen furgoneta. Herriko denda eta ikastetxeetan batutako eskola materiala da bidalketa honen ardatz nagusia, han ere ikasturte hasieran baitaude. Eskola materiala eta bulego materiala da bidali dena, Mahbeseko udaletik idazteko paper premian zeudela jakinarazi baitzieten Oñatin bizi diren sahararrei. Behar hori asetzeko ahalegin berezia egin da. Oñatiko udalak emandako artxibadore-karpeta mordo bat ere bidali da. Arropa eta oinetakoak ere sartu dira Sahararako bidean doazen 27 material kaxa horietan.

  Tindoufera atzo irten zen materiala aurten bidaliko den azkena da. Hurrengoa, 13.a izango dena, urtarrilean igortzea aurreikusten da. Lehenago, eskola material berria jasotzeko kanpaina egingo du Hermansoloña taldeak, Gabonen bueltan.

Iturria: Oñati Irratia

Sahararako materiala furgonetan sartu berritan