Ramon Irizar Kaleko plaza eraberritzeko lanen lizitazio prozesua martxan da.

2014/07/21
Card image cap
Arloan diharduten hainbat enpresei proposamenak eginez parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie. Izan ere, lanak, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez esleituko baitira.

  Pasa den asteko tokiko gobernu batzarrean onartu ziren lizitazio oinarrietan, gehienezko aurrekontua eta lanen iraupena mugatu zen. Lanak, gehienez, 145 mila eurotan egin beharko dira. Hori delako lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Baina enpresek, eskaintza merkeagoak egitea espero da horren arabera egongo baita kontratuaren esleipena. Irizpide bakarra, eskaintze ekonomikoa izango baita.

  Lanak egiteko berriz, bi hilabeteko epea izango da eta beti ere, azaroaren 15erako amaituta izan beharko dira. Horrek esanahi du, okerrik ezean lanak, datozen asteetan esleitu eta irailean hasiko direla. 

  Udalak, Ramon Irizarreko plaza guztiz berritzea aurre ikusten du. Itziar Zelaia arkitektoak osatu duen proiektuaren arabera, egun bertan dagoen jolas parkea kenduko da eta atseden-aisialdi gune bihurtuko da. Horretarako, plaza beraren egungo egitura guztiz aldatuko da: plazaren erdian pasabide bat egokituko da eta aldamenetan berdeguneak eta egonlekuak. Gainera, Atzeko kalearekin bat egiten duen lekuan, egurrezko plataforma luze bat egokituko da, jarleku, jolasgune edo inprobisatutako eskenatoki gisa erabili ahal izango dena.

  Bidebarrieta eta herri gune historikoa lotuko dituen plaza atsegin eta erosoa izatea lortu nahi da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!