Ramon Irizar Kaleko plaza eraberritzeko lanak astelehenean hasiko dira.

2014/09/12
Card image cap
Ugarte eraikuntza enpresak egingo ditu eta bi hilabeteko epean amaitu beharko dira.

  Lanak, publizitaterik gabeko prozedura negoziatua erabiliz esleitu dira. Hiru enpresek erantzun zioten udalak egindako gonbidapenari eta eskaintza merkeena egin zuen Ugarteri esleitu zaizkio. Onartutako aurrekontuak, ia 5.000 eurotan merkatu du udalak zehaztu zuena.

  Lanak egiteko berriz, bi hilabeteko epea izango da. Esleipen baldintzetan finkatu zenez azaroaren 15erako amaituta izan beharko dira. Baina horretarako hasi egin behar dira eta esan bezala, astelehenean hasiko dira. Eraberritze lanak Ramon Irizarreko plazan egingo diren arren eta inguruan dauden zintzilikario batzuk lekuz aldatuko dira eta trafikoa ere puntualki moztuko da, baina garaiz iragarri eta seinaleztatuko da. San Migel kooperatibara generoa eramatera doazen kamioi eta furgonetek ere apur bat egokitu beharko dute. 

  Astelehenean hasiko diren lanek Ramon Irizarreko plaza guztiz berrituko dute. Itziar Zelaia arkitektoaren proiektuaren arabera, bertan dagoen jolas parkea kendu eta atseden-aisialdi gune bihurtuko da. Horretarako, plaza beraren egungo egitura guztiz aldatuko da: plazaren erdian pasabide bat egokituko da eta aldamenetan berdeguneak eta egonlekuak. Gainera, Atzeko kalearekin bat egiten duen lekuan, egurrezko plataforma luze bat egokituko da, jarleku, jolasgune edo inprobisatutako eskenatoki gisa erabili ahal izango dena.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!