Prest dago maiatzean egingo diren 34. Musikegunetako egitaraua.

2012/04/25
Card image cap
Orain 100 urte jaio ziren Jose de Azpiazu oñatiarra eta Francisco Escudero omenduko dira eta 2008an hil zen Mikel Laboa ere gogoan hartuko da.

   Lau izango dira aurtengo Musikegunetako programazioaren baitan goi mailako musikariek eskainiko dituzten kontzertuak. Ohitura denez, tamaina ezberdineko musika eta ahots taldeak tartekatuko dira.
Akordeoi eta gitarra jole banak osatutako Hausoka bikotearen emanaldia izango da aurtengo lehena. Donostiar gazte hauek XIX eta XX. mendeko musika-egileen lanak bildu dituzte maiatzaren 6an eskainiko duten programazioan. Aipagarria da Francisco Escudero eta Jose de Azpiazuren pieza bana joko dutela.

  Hurrengo domekan, hilaren 13an, Iñaki Salvador piano-joleak gidatzen duen Salvador hirukoak, Mikel Laboa hartuko du gogoan. Iñaki Salvadorrek 25 urte eman zituen Antiguako musikariarekin elkarlanean. “Lilurarik ez-Mikel Laboarekin solasean” izeneko bere azken diskoan hain zuzen ere, Laboaren abesti garrantzitsuenen berrikuspena egin du, hirukote formatuan, jatorrizko bertsioen moldaketa propioak egiten eta jazz estetikaren barruan.

  Hirugarren kontzetua ahotsari zuzendutakoa izango da. Mutikoa hotsez soilik osatzen den Easo eskolaniak, Telemann, Schutz eta Haydn-en lanak abestuko ditu.

  Musika egunetako 34. zikloa ixteko berriz, Jose de Azpiazu oñatiarrari omenaldia egitea erabaki dute antolatzaileek, 2012. honetan gitarra maisuaren jaiotzaren lehen mendeurrena ospatzen baita. Hala, Eduardo Baranzano gitarrajoleak kontzertu monografikoa emango du soprano eta mezzosoprano baten laguntzaz.

  Kontzertu guztiak Santa Ana antzokian izango dira, maiatzeko lau domeketan esan bezala eta arratsaldeko 7 eta erdietan hasita.

  Sarrerak, Sta Anako takillan bertan salduko dira 6 euroren truke. Bakarra izango da sarrerak aurrez hartzeko aukera eskainiko duen kontzertua,  Salvador hirukoteak Laboa omenduz hilaren 13an eskainiko duena, hain zuzen. Kasu honetan, sarrerak internet bidez eskuratu ahal izango dira, www.barrabarra.eu atarian.

  Udalak Foru Aldundiaren aholku tekniko eta dirulaguntzarekin antolatzen ditu maiatzeko MUSIKEGUNAK.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!