Plazako ikurrina kendu egin da masta apurtzeko arriskua zegoelako

2020/06/03
Masta berria abuztu hasierarako jartzea aurreikusten da

  Udal brigadako langileek goizean goiz kendu dute plaza ondoko ikurriña eta masta. Bereziki goialdean oso kaltetuta zegoen eta apurtzeko arriskuan. Kendu den 16 metroko zutoina zuntz edo burdinazkoa zen. Ordezkoak luzera berbera izango du, 16 metro, baina altzairu herdoilgaitzezkoa izango da. 10 bat aste itxaron beharko dira masta berria jaso eta jartzeko. Bitartean, zutoin berrirako porlanezko oinarria prestatuko da.

  Plaza ondoko ikurrin-masta kentzeko garabia behar izan dute udal brigadako langileek. Eraman aurretik gainera, zatitan moztu behar izan dute, osorik ezin baitzen garraiatu.

Iturria: Oñati Irratia