Plaza aldameneko ehunkien azoka Santa Marinan egingo da larunbatean

2015/09/23
Card image cap
Barrakak iritsi dira eta azoka-gunea urriaren 6ra arte hartuko dute

  Korpus jaietan edo Garagardo Ferixan egin zen bezala, zapatuan ere ehunki eta arropen azoka Santa Marinan jartzeko baimena eman du Udalak, barrakak iritsi direla eta plaza ondoko gunea okupatuta izango baita. Ehunki eta arropen azoka irailaren 26an Santa Marinan izango da. Hurrengo zapatuan, Herri Egunean, ez baita merkadillorik izango. Baserritarren eta jakien azokan ordea, ez da aldaketarik izango eta ohikoa denez, azoka gunean muntatuko da.

  Barraka jabeak hasi dira Oñatira iristen. Udalak, ferialariekin maiatzean hitzartu zuen akordioaren arabera, txurreria, kaseta ezberdinak eta haur nahiz gazteentzako aparatu mekanikoak tartekatuko dira plaza aldameneko jolastokian.

  San Migel eta Errosarixo jaietan, barrakek ia bi astez egoteko baimena dute: irailaren 23tik urriaren 6ra arte. Tarte honetan bidaia-prezioa merkeago eskaintzeko eguna ostirala, irailaren 25ea izango da. Egun horretan, bidaia txartela euro batean salduko da. Gainontzeko egunetan prezioa 1.80 € izango da iaz bezala eta 7 bidaien bonoa berriz, 10 €.

  Barrakak plaza ondoko jolaslekuan dauden bitartean, ferialarien bizilekuak, karabanak Garagaltza auzoko ULMA alboko aparkaleku publikoan utzi beharko dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!