Plaza aldamenean egiten den ehunkien azoka Santa Marina plazan egingo da datozen bi zapatutan.

2014/09/18
Barrakak iristen hasi dira eta merkadilloa egiten den gunea, urriaren 7ra arte hartuko dute.

  Korpus jaixetan edo garagardo ferixan egin zen bezala, datozen bi zapatuetan ere ehunkien azoka Santa Marinan jartzeko baimena eman du udalak, barrakak iritsi direla eta plaza ondoko gunea okupatuta izango baita.

  Ehunki eta arropen azoka, iraileko azken bi zapatutan, 20 eta 27an Santa Marinan izango da. Hurrengo zapatuan berriz, hau da, herri egunean, ez da merkadillorik izango.

  Baserritarren eta jakien azokan ordea ez da aldaketarik izango eta ohikoa denez, azoka-gunean muntatuko da.

  Barraka jabeak hasi dira Oñatira iristen. Batzuk San Juan kaletik sartuko dira plazara baina aparatu handienak dakartzaten kamioiak berriz, Txaketuaneko bidegurutzetik barrena. Udalak, ferialariekin maiatzean hitzartu zuen akordioaren arabera, urteko jai nagusi hauetan 7 barraka, 4 kaseta eta txurreria etorriko dira. Lekua baldin badago dena den, beste barraka jaberen bati bertaratzeko baimena eman dakioke oraindik.

  San Migel eta Errosarixo jai hauetan, barrakak, Oñatin ia hiru astez egoteko baimena dute: irailaren 17tik urriaren 7ra arte. Tarte honetan bidaia-prezioa merkeago eskaintzeko eguna hurrengo ebeikotza, irailaren 26a izango da. Egun horretan, bidaia txartela euro batean salduko da. Gainontzeko egunetan berriz, prezioa euro bat eta 80 zentimo izango da iaz bezala.

  Barrakak plaza aldamenean dauden bitartean, ferialarien bizilekuak, karabanak, Garagaltzan kokatu beharko dituzte.

Iturria: Oñati irratia

Argazkia: Oñatiko Udala