"Pitching" teknika ezagutzeko ikastaroa antolatu da datorren astearterako Olalan cowork gunean

2017/11/16
Card image cap
Doan da baina aurrez izena ematea eskatzen da

  Nola saldu nire enpresa proiektua 5 minututan "Pitching" teknika erabilita ikastaroa Oñatin elkarrekin ekin ekintzailetza sustatzeko programaren baitan antolatu da. Astearte arratsaldean, 17:00tatik 19:00tara egingo da inauguratu berri den Olalan cowork gunean, Olakuako dorrean. Pitching teknika zinema arloan sortu zen gidoiak produktoreei modu erakargarrian aurkeztu ahal izateko. Gerora ekonomiaren arlora zabaldu zen eta eraginkorra dela ikusi da.

  Proiektu on bat izatea bezain garrantzitsua da berau saltzen jakitea. Pitching teknikak horretan laguntzen duela jakinik, teknika bera zertan den azaldu eta horretan trebatzeko ikastaroa antolatu da. Ikastaroa herriko ekintzaile, autonomo, profesioanal eta mikroenpresei zuzenduta dago. 

  Pitching teknikaren azalpenerako ikastaroa Manu Egañak emango du. Bi orduko saioa doan den arren aurrez izena ematea eskatzen da. Horretarako bi bide daude: telefonoa, 943.003198 eta posta elektronikoa: enplegu@onati.eus Datorren asteartean ikasitakoa praktikan jartzeko beste tailer edo saioa antolatu da abenduaren 12rako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!