Pioi gidari lan poltsak osatzeko azterketa praktikoaren 2. ataleko emaitzak argitaratu dira

2018/11/23
Card image cap
Erreklamazioetarako epea astelehenean amaitzen da

  Kamioi-garabiari dagokion azterketa praktikoa da bigarren atal hori. Asteazkenean egin zen eta emaitzak atzo jakinarazi ziren. 3 hautagaiek proba gainditu dute. Baina jarritako notarekin ados ez edo bestelako erreklamaziorik egin nahi duenak, hartarako aukera dauka astelehena 14:00ak bitarteak.

  Herenegungo probarekin amaitu da pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko bigarren azterketa praktikoa. Euskarazko proba soilik falta da azterketaldia burutzeko, eta hori ere, ez dute guztiek egin beharko, eskatzen zen bigarren hizkuntza eskakizuna agiri bidez egiaztatu ez zutenak bakarrik. 3 hautagai daude egoera horretan. Euskarari dagokion azterketa egiteko eguna, dena den, ez da finkatu oraindik.

  Aldi berean, azterketaldia gainditu dutenen merituak baloratu behar ditu epai mahaiak, hau da, egiaztatu duten lan esperientzia eta formazio osagarria. Azterketaldian eta lehiaketa fasean lortutako puntuazioaren arabera osatuko dira pioi eta pioi gidari lan poltsak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!