Oñatiko udala

Pioi eta pioi gidari lan poltsetara aurkeztu eta onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak argitaratu dira

2018/10/03
Card image cap
Erreklamazioetarako epea ostiralean amaitzen da

  Pioietarako 14 lagunek eman dute izena baina biren eskaerak baztertu egin dira, behin behineko izaeraz. Pioi gidaritarako berriz, 6 eskaera jaso dira eta bat atzera bota da. Oraingoz baztertu diren hiru eskaerak arrazoi beragatik izan da, alegia, ez delako eskatutako titulazioa egiaztatu. Erreklamazioa egin eta eskatutako ikasketa maila akreditatzeko ostiralera arteko epea eman da. Gogoratu, eskola graduatuaren jabe izatea eskatzen zela.

  Bete beharreko beste baldintzak, pioien kasuan B gida baimena eta pioi gidarien kasuan C gida baimena izatea zen eta euskarari dagokionean, bigarren hizkuntza eskakizunaren pareko ezagutza. Azken hau agiri bidez egiaztatu zitekeen baina hala egiten ez dutenek, azterketaldian euskarazko froga egin eta gainditu beharko dute.

  Azterketak noiz egingo diren ez da zehaztu oraindik baina laster hastea espero da.  Izan ere, udal brigadan sortu daitezkeen unean uneko bajak bete edo premiazko lanei aurre egiteko, pioi eta pioi gidari lan poltsak lehenbailehen osatu nahi baitira. Bi kasuetan, onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak udaletxeko iragarki taulan eta oñati.eus udal web gunean ikusgai jarri dira gaur goizean bertan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!