Pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko lehen azterketa azaroaren 6an egingo da

2018/10/30
Card image cap
Lan poltsa deialdiarekin argitaratu zen gaitegian oinarrituko azterketa teorikoa izango da

  Asteartean hasiko da pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko azterketaldia. Lehen ariketa, teorikoa izango da eta horretarako, 11-12 gaiko zerrenda hartuko da oinarri gisa. Pioi eta pioi gidaritarako gaitegiak oso antzekoak dira, garabi besodun kamioi baten erabilera eta mantentzeari buruzko gaia da gidariei zuzendutako zerrendan gehitu dena. Eta antzekoak dira baita ere lanpostu batera zein bestera aurkeztu diren hautagaiak. Horregatik, azterketarako deialdi bateratua egin da eta guztiek oinarrizko azterketa erantzun beharko dute, pioi gidari lan poltsara presentzen direnei, galdera extra batzuk gehituko zaizkielarik. Aipatu azterketa teorikoa, Bidebarrieta kalean dagoen Euskaldun berria aretoan egingo da, azaroaren 6an, 11:00tan. Pioi lan poltsarako 12 hautagai daude eta pioi gidaritarako 5. 

  Datorren asteartean egingo den azterketa teorikoaren ondoren, praktikoa gainditu beharko da. Eta bigarren hizkuntza eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatu ez dutenek euskarazkoa ere egin beharko dute. Azterketaldia osatuta, gainditu dutenen lan eskarmentua eta prestakuntza osagarria baloratuko da eta guztia batuta, puntuazioaren araberako lan poltsa osatuko da. 

  Udal brigadan sortu daitezkeen bajak bete edo premiazko lanei aurre egiteko deitu dira pioi eta pioi gidari lan poltsak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!