Pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko bigarren azterketaren emaitzak argitaratu dira

2018/11/15
Card image cap
Erreklamazioetarako epea astelehenean amaitzen da

  Pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko bigarren ariketa, azterketa praktikoa, asteartean egin zen eta emaitzak atzo arratsaldean argitaratu ziren. Halakoetan egiten denez, erreklamazioetarako epea ere zabaldu da, kasu honetan, astelehenera arte, azaroaren 19ra arte. Pioien kasuan azterketa praktikoa bakarra da eta horren behin behineko emaitzak argitaratu berri dira. Pioi gidariek kamioiari dagokion praktika ere egin beharko dute. Horretarako egunik ez da finkatu oraindik, litekeena da azaroaren 21ean izatea baina guztiz konfirmatu gabe dago, eta ondorioz, kaleratu diren emaitzak asteartean egin zen azterketa praktikoaren lehen atalari dagozkionak dira. Horiek ere, behin behinekoak.

  Pioi lan poltsarako 5 hautagaik jarraitzen zuten prozesuan eta bostek gainditu dute ariketa praktikoa. Pioi gidaritarako berriz, 3 hautagai daude eta kasu honetan ere, guztiek gainditu dute lehen atalari zegokion azterketa. Azterketaldia osatzeko euskarazko proba faltako da. Bigarren hizkuntza eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatu ez zutenek egin beharko dute ariketa; une honetan prozesuan dauden lagunetatik bik.

  Arin doa pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko prozesua, udal brigadan sortu daitezkeen bajak bete edo premiazko lanei aurre egiteko lan poltsa berritua lehenbailehen izan nahi baitu udalak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!