Pasa den asteburuan kultur etxean pantailaratu den LO IMPOSIBLE filmak, 1.181 ikusle izan zituen.

2012/11/07
Baina ez du lortu Julio Medem-en LA PELOTA VASCAk 2003tik duen ikusle errekorra. “La Pelota Vasca” filmak 1.249 ikusle izan zituen gurean.

    Asteburu honetako LO IMPOSIBLE berriz, Oñatiko filme ikusienen zerrendan bigarren agertzen da eta hirugarrena, AUPA ETXEBESTE, 2005eko produkzioa. Oso atzetik datoz KUTXIDAZU BIDEA IXABEL, MAR ADENTRO edota CELDA 211.

  Aipagarria da kultur etxeko zine aretoak duen kasik 10 urteko ibilbidean pelikula jendetsuenak, ikusienak, euskal produkzioak eta estatu espainiarrekoak direla.

  LO IMPOSIBLE filmea berezia izan da gurean. Domu Santuko zubia aprobetxatuz eta aurrez jada ezaguna zen ikusminari erantzun ahal izateko 9 emanaldi programatu ziren eta azken orduan, astelehen gauerako hamargarrena ere jarri zen.

  10 emanaldi horietatik 7tan aretoa bete zen eta beste hiruretan jesarleku gutxi batzuk bakarrik geratu ziren libre. Ikusgarriak izan ziren gainera areto inguruan sortu ziren ilara luzeak.

  Filma ikusienak kultur etxeko zine aretoan:

  • 2003 "La pelota Vasca2  1.249 ikusle 
  • 2004 "Mar adentro" 591 ikusle
  • 2005 "Aupa Etxebeste" 1.118 ikusle
  • 2006 "Kutsidazu Bidea Ixabel" 621 ikusle
  • 2008 "El niño con pijama de rayas" 526 ikusle
  • 2010 "Celda 211" 563 ikusle
  • 2011 "Bertsolari"  401  ikusle
  • 2012 Lo imposible 1181 ikusle

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!