Partaidetzazko aurrekontuak prozesuan proposamenak aurkezteko fasea aste honetan amaitzen da

2018/05/21
Card image cap
Orain arte 144 proposamen jaso dira

  Partaidetzazko aurrekontuak 2019-2020 prozesu loteslea martxan du udalak. Datozen bi urteetako aurrekontuetan 250.000na euro zertan inbertitu herritarrek zuzenean erabakitzea da prozesuaren helburua. Maiatzean zehar proposamenak aurkezteko fasea betetzen ari da eta urrian, bideragarriak direnen artean bozkatu eta erabakiko da.

  Hiru bide daude proposamenak egiteko: online, udalaren web atariaren bitartez; paperan idatzi eta udal eraikinetan dauden postontzietan utziz edota hitzez, antolatu diren bilera irekietan parte hartuz. Azken bide hau erabiltzeko bi aukera daude astean, azken bilerak gaur eta ostegunean egingo baitira. Gaurkoa, emakumeei propio zuzendutakoa da eta Gaztelekuko kuboan egingo da 18:30tan hasita. Ostegunekoa berriz, herritar ororentzat da eta Errekalde Herri Eskolan egingo da, hau ere, 18:30tan hasita. Partaidetzazko aurrekontuak prozesu honetan proposamenak aurkezteko epea ostegunean amaituko da.

  144 proposamen jaso dira orain arte; 42 saio irekietan, webean 22, eta postontzietan 80. Horietatik gehienak hirigintzako interbentzioak egiteko eskaerak dira, eta irisgarritasuna, aisialdia, ongizatea, kirolak, ingurugiroa, berdintasuna, trafikoa edota gizarte zerbitzuak hobetzeko proposamenak ere jaso egin dira. Jasotako proposamen guztien aurkezpena ekainaren 4an egingo da. Bilera irekia izango da eta interesa duten herritar orok izango du bertaratzeko aukera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!