"Pankreas" antzezlanaren bitartez suizidioaren gaia lantzen ari dira batxilergoko ikasleak

2015/03/03
Card image cap
Gaia ikastetxeetan didaktikoki landu ostean “Pankreas” antzezlana, martxoaren 13an ikusgai izango da Santa Ana aretoan Korrika Kulturalaren baitan

  “Pankreas” antzezlana Patxo Telleriak sortutako endreduzko tragikomendia da, bertsotan idatzia. Jabilo oso gaixo dago, pankreas baten transplantea behar du, azkar gainera, bestela hil egingo da. Afari batean Jonan-ek bizitzaz nazkatuta dagoen Paul-i suizidatu eta bere pankreasa bizitzen jarraitzeko egarriz dagoen Jabilori eman diezaiola proposatuko dio. Antzezlanaren gaia beraz, bizi nahia eta suizidioa da.

  Antzezlanak badu gaiaz hausnarketa egiteko propio prestatutako material didaktikoa eta horixe erabiltzen ari dira herriko ikastetxeetan, batxilergoko ikasleekin gaia lantzeko.

  Gaur bertan egunkarian argitaratu da, 25 eta 34 urte bitarteko euskal gazteen artean suizidio dela lehen heriotza arrazoia.

  Suizidioaren gaiaz hausnarketa egin ez ezik, antzerkigintzarako zaletasuna sortzea ere bada ekimen honen helburua. Hala, gazteei, Korrika kulturala programazioaren baitan "Pankreas" antzezlana ikusi ahal izango dutela jakinarazi zaie. Emanaldia orokorra eta irekia izango da interesa duten herritar guztientzat. “Pankreas” Tartean Teatro antzerki konpainiaren azken emaitza ikusteko aukera martxoaren 13an, 22.30tan izango da Oñatiko Santa Ana antzokian.

  Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak eta herriko ikastetxeak elkarlanean gauzatutako egitasmoa da antzerkigintzaren lanketa didaktikoa. Aurtengoa bigarren urtea da, iaz, eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta, KIBUBU antzezlana landu zen eta honen bitarteaz, animalienganako tratu egokia. Gero, haurrek, antzerki emanaldia izan zuten.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!