Otsailaren 19tik 21era egingo dira Oñatin, Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak

2015/11/11
Card image cap
Antixena Gaztetxean, landuko diren gaiak zehazten hasi dira

  Horretarako, Euskal Herritik egiten diren proposamen eta ekarpenak aintzat hartuko dira. Dagoeneko, gaiak proposatzeko edota kritikak helarazteko gonbidapena zabaldu da. Baina 2016ko topaketak, gazteen indar erakustaldia izatea nahi da eta hala argitaratu dute Gaztetxeko ordezkariek sare sozialetan. Kortxoenea edo Kukutza kasuak gogoan hartuta, Oñatiko topaketak gazteak elkar ezagutu eta jasaten ari diren erasoen aurrean indarra erakusteko bilgune izatea nahi da. Gazteek autogestioaren alde duten jarrera aldarrikatzen jarraitzeko indar erakustaldia. Horretxegatik, data zehaztuta, Oñatin ahalik eta gazte asanblada eta gaztetxe gehienen ordezkaritza biltzeko gonbidapena zabaldu da. Bide batez, esan bezala, datorren urteko otsailaren hirugarren asteburuan, otsailaren 19tik 21era egingo diren topaketetan landu daitezkeen gaiak proposatzeko deialdia ere zabaldu da.

  Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen 2016ko topaketa Oñatin egiteko proposamena Antixena Gaztetxetik sortu zen eta hala jakinarazi zitzaien gainontzeko interesatuei. Kontrakorik adierazi ez denez, Antixenan hasi dira jada topaketak prestatzen. Eta lehenik, data finkatu dute, otsailaren 19, 20 eta 21ean izango dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!