Ostiralean amaituko da gripearen kontrako txertaketa kanpaina

2016/12/13
Orain arte 2000 txerto jarri dira Oñatin eta 200 dosi inguru geratzen dira anbulatorioan

  Orain arteko datuak beraz onak dira, nahiz eta aurreko urteetan garai honetarako txertatuen portzentajea altuagoa zen. Baina ostiralera bitartean bakuna gehiago jartzea espero dute anbulatorioan, eta kanpaina hasieran bidali zizkieten dosi guztiak ez agortu arren gehienak behintzat erabiltzea espero dute. 2200 txerto dosi jaso zituzten eta 2000 jada jarri dituzte.

  Urriaren 17an hasi zuen Osakidetzak gripearen kontrako urteroko txertaketa kanpaina. 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei nahiz haurdun daude emakumeei bereziki zuzendutako kanpaina izan ohi da. Azken orduko luzapenik iragartzen ez bada, ostiralean amaituko da txertaketa kanpaina hau. Berez, kanpainaren epe muga abenduaren 17a da baina zapatuarekin etorriko denez, Oñatin, praktikan, ostiralean jarriko dira azken txertoak. Txertoa hartu nahi dutenek hartarako txanda aurrez eskatu behar da anbulatorioan.

  Aurten ere, 65 urte bete berri dutenei, hau da, 1951an jaiotakoei, txertoa hartzeko deialdi berezia egin nahi zaie osasun etxetik. Urtero, txertatu kopuru baxuenak adin horretan ematen baitira.

Iturria: Oñati Irratia