Oñatiko udala

Ostiralean aktibatuko dira Txaketuaneko bidegurutzeko semaforoak

2019/03/06
Card image cap
Hesirik gabe, argi gorriz agertuko diren semaforoek adieraziko dute bidegurutzean aurrera egiteko debekua

  Orain pare bat aste jarri ziren semaforoak doitu dira eta gertu daude piztu eta zerbitzuan hasteko. Ostiralean aktibatuko dira eta ondorioz, Txaketuaneko bidegurutzea itxita dagoela adierazteko ez da hesirik jarriko. Semaforoak, parrokia aldamenean eta Bakardadeko Ama kalearen barrenean jarri dira.

  Astean zehar, semaforoak argi laranja keinukariz egongo dira, oinezkoen pasagune batera iristen ari garela adieraziz. Asteburuetan berriz, argi gorria agertuko da, pasabidea itxita dagoela jakinarazteko. Argi gorria ostiral arratsaldean ixutuko da eta larunbat eguerdian berriro domeka gauerdira arte. Jaiegunetan ere semaforoak gorriz agertuko dira. Izan ere, semaforoak programatu egin baitira egun Txaketuaneko bidegurutzea ibilgailuentzat ixten den egutegi eta ordutegiaren arabera. Semaforoa gorrian dagoela baimendutako ibilgailuak pasa ahal izango dira soilik, eta hori hala dela ziurtatzeko udaberrian jarri zen kontrol kamera martxan izango da, orain arte bezala.

  Bitarteko ezberdinak erabili izan dira Txaketuaneko bidegurutzea asteburu eta jaiegunetan trafikorako itxita dagoela adierazteko: hesiak jarri ziren hasieran, zaintza kamerak ondoren eta gunearen seinaleztatze horizontal eta bertikala hobetu zen gero. Baina gidari askok debekua errespetatzen ez zuela ikusita hesiak jartzen hasi ziren berriro. Azken neurria, hesien ordez semaforoak jartzea izan da. Semaforoak, ostiralean piztuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!