Ostiralean, 17.30tatik 19.30tara izango dira urteko lehen odol ateraldiak

2016/01/11
Hasieran adierazitako ordutegia zuzendu du odol emaileen elkarteak

  Odol emaileen elkarteak urteko egutegia finkatzearekin batera, ateraldien ordutegia zabaldu zuela iragarri genuen pasa den astean. Ordutegia azaltzerakoan ordea, akatsa egon zela adierazi berri digu elkarteko ordezkariak eta azken urteetan bezala, 17.30tatik 19.30tara mantenduko dela azpimarratu du. Era berean, urteko lehen hitzordua, ostiralean beteko dela gogorarazi du. Okerrak zuzenduz beraz, odol ateraldien ordutegian ez dago aldaketarik eta aurrerantzean ere, 17.30tatik 19.30tara izango da.

  Uztaila eta abuztuan izan ezik, gainontzeko 10 hilabeteetan odola emateko hitzordu bana izango da Oñatin, Txantxiku Ikastolako aretoan. Normalean, hileko bigarren edo hirugarren ostiralean izango da. Hala, urteko lehena, ostiral honetan bertan beteko da, hilaren 15ean alegia.

  Aurtengo helburua, orain lauzpabost urteko odol ateraldien kopurua berreskuratzea da. Horretarako, emaile berri izan daitezkeen horiei, hurbiltzeko gonbidapen berezia luzatzen zaie, animatu daitezen. Ez da aparteko baldintzarik bete behar: 18 eta 65 urte bitarteko edonor izan daiteke odol emaile baldin eta osasun ona badu. Hori ziurtatzeko eta ez hartzaileak ezta emaileak berak inolako arriskurik ez duela izango ziurtatzeko ateraldiaren aurretik mediku kontsultatik pasatzen da beti.

Iturria: Oñati Irratia