Lanera edo eskolara bizikletaz doazenei gosaria eskainiko die Txirrinka Taldeak ostegunean

2015/11/16

  Txirrinka taldeak, aspaldiko ohitura berreskuratuz, gosaria eskainiko die ostegun goizean lanera edo eskolara bizikletaz doazen lagunei. Horretarako, Txaketuaneko bidegurutze inguruan jarriko dira 7.00etatik 9.00etara.

  Kafea, esnea, gailetak, bizkotxo eta fruta izaten da horrelakoetan txirrindulariei eskaintzen zaizkien gosari-gaiak. Autoa aparkatuta utzi eta lanera edo eskolara bizikletaz joatearen sari edo errekonozimendu gisa, doan eskaintzen zaie. Bide batez, garraiobide jasangarri hau herritar askok erabiltzen duela konturatzeko eta  lagun artean gosaltzeko aukera ematen du aldian aldian, Txirrinkak antolatu ohi dituen gosari berezi hauek.

Iturria: Oñati Irratia

Txirrinkak antolatutako gosaria