Ostalaritzaz segurtasunez gozatzeko oinarrizko gomendio sorta bildu du Udalak

2020/05/26
Kartelak taberna inguruetan jarri eta sare sozialen bidez zabaltzen ari dira

  Deseskalatzearen lehen fasean egin bezala, herritarren zalantzak argitzeko, ostalaritzaren inguruko gomendio gida osatu du Udalak. Oinarrizko 5 gomendio bildu dira terrazez segurtasunez gozatu ahal izateko: mahaiak desinfektatuta daudela ziurtatzeko eta terrazako mahai bakoitzean gehienera eseri daitekeen pertsona kopuruaren inguruko argibideak eman ez ezik, tabernara sartu edota komunera joan aurretik eskuak garbitzea; komunera bakarrik joatea, baldin eta adin txikikoa edo mendekotasuna duen pertsona bati laguntzeko ez bada; eta terrazen inguruan oinezkoei pasabidea uztea gomendatzen da hartarako propio osatu den kartelean.

  Euskaraz eta gazteleraz osatu den kartela taberna inguruetan jarri da eta sare sozialen bidez zabaltzen ere hasi da. Digitala baita desekalatzearen inguruan udalak martxan jarri duen informazio kanpaina. Hala, nagusiki, sare sozialak, udal webgunea eta WhatsAppa erabiltzen ari dira gomendio gidak zabaltzeko bitarteko gisa.

Iturria: Oñati Irratia