Osoko bilkura berezia egingo da bihar goizean.

2012/07/04
2011ko kontu orokorra onartzeko tramitezko batzarra egingo da.

  Bihar egingo den osoko bilkura berezi hori ez ohiko orduan egingo da, goizeko 9ak laurden gutxitan. Ez dirudi ordea asko luzatuko denik, aurreko agiriaren onespenarekin batera, udalaren iazko kontu orokorren gai bakarra jaso baita lan zerrendan. Tramitezko gaia da, 2011 urtea udal mailan ekonomikoki itxitzat emateko tramitea beteko da.

  Goizeko lehen orduan udalbatza osatzen dutenek Osoko Bilkura berezia izango dute eta arratsaldean, udal gobernu taldeko kideek berriz, asteroko bilera.