Osatu da Txinparta Gazte Sariketako finala

2018/02/05
Card image cap
Pako tabernan aritu ziren nesken bi bikoteek eskuratu dituzte finalerako txartelak

  Txinparta Gazte Sariketako bigarren kanporaketa larunbat arratsaldean jokatu zen Pako tabernan. Puntu gehien lortu zituen bikotea Ane Belokik eta Iraitz Sarasolak osatu zuten, eta finalerako txartela zuzenean irabazi zuten. Puntuazioaren arabera finalera sailkatu den hirugarren bikoteak ere larunbatean kantatu zuen Pakon, Oihana Aranak eta Garazi Navarrok, hain zuzen ere. Bi bikote hauek eta aurreko astean Arranon sailkatu ziren Urko Arregi eta Gartxot Ramirez arituko dira hilaren 16an Gaztetxean jokatuko den final handian.

  20 urtez azpiko 16 bertsolari aritu dira, bikoteka, aurten lehen aldiz egin den Txinparta Gazte Sariketan. Ekimenaren helburua bikoitza da: bertsolari gazteei jendaurrean aritzeko plaza berri bat eskaintzea, batetik, eta bertsozaleei datozen bertsolari gazteak ezagutzeko aukera ematea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!