Osasun produktuak, eskola materiala eta erabilitako bizikletak batzeko kanpaina hasi du "Mali Elkartasuna" elkarteak

2018/03/09
Material bilketa kanpaina apirilaren 14ra arte luzatuko da

  Mali Elkartasuna elkarteko kide den Joxean Larrañaga parrokoak ekin dio material bilketa kanpainari. Batzen dena Maliko SAN elizbarrutira bidaliko da.

  3 produktu mota ari dira batzen: osasun produktuak, eskola materiala eta erabilitako bizikletak. Produktuen arabera bilketa lokal ezberdinetan egiten ari dira. Tiritak, bendak, gasak, esparatrapu eta zauriak garbitu eta estaltzeko materiala herriko farmazietan batzen ari dira. Eskola materiala halakoa saltzen duten estanko eta paper dendetan utz daiteke: Irizar, Altuna, Urzalai, Haritza, Hirukar, Urzai eta Eurodendan. Bizikleta erabiliak berriz, Parrokiako bulegoetan edota Hermansoloñaren lokalean jasotzen ari dira. Bestelako materiala ere eraman daiteke: parrokiako bulegoa astelehenetik ostiralera, 17:00-19:00 irekitzen da edo Kale zaharrean Hermansoloñak duen lokala berriz, astelehenetik ostegunera, 17:30-19:30.

  Mali elkartasuna elkartearen material biltze kanpaina apirilaren 14ra arte luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia