Ordutegia murriztu da Urrutxuko garbigunean

2020/03/31
Card image cap
Goizez soilik irekiko da, apirilaren 9a bitartean

  Covid-19k sortutako alarma egoera dela eta, Arrasate, Bergara eta Oñatiko garbiguneetako ordutegia murriztu du Debagoieneko mankomunitateak. Espainiako gobernuak igandean onartutako Errege Dekretuak enpresa jarduna asko mugatu du. Ondorioz, dekretuak indarrean dirauen epean, hau da, apirilaren 9ra arte, Debagoieneko Garbiguneak goizez soilik irekiko dira. Arrasate, Bergara eta Oñatin Urrutxuko garbiguneak, astelehenetik ostiralera eta 9:00tatik 13:30ak arte irekiko dira. Arratsaldez eta larunbat goizetan itxita mantenduko dira.

  Gogoratu bestalde, orain bi aste hasi zen alarma egoerak irauten duen bitartean Garbiguneak gremioentzat soilik daudela irekita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!