Ordenantza fiskalak 2,82 igoko dira datorren urtean

2011/11/02
Igerilekuko ikastaroak eta ur ekintzak eta 14 zaldi fiskaletik gorako ibilgailuen tasa %5 igoko dira eta traktoreena berriz, erdira jaitsiko da. Familia ugarien hobariak mantendu egingo dira. Udalbatzak aho batez onartu zituen 2012ko ordenantza fiskalak urriko azken osoko bilkuran.

Orokorrean 2,82 igoko dituzte ordenantza fiskalak datorren urtean, baina badira salbuespenak:

  • 14 zaldi fiskaletik duten ibilgailuen zerga, %5 igoko da

  • autokarabanen zerga, %5 igoko da

  • igerilekuko ur ikastaroak eta ur ekintzak, %5 igoko da

  • lehen sektorea babesteko neurriak hartuko ditu Udalak eta horregatik:

    • traktoreen tasa erdia izango da 2012an
    • baserrietan egiten diren obra edo instalazioetan hobariak egongo dira
  • familia ugarien hobariak ere mantendu egingo dira baina:
    • ez da unibertsala izango; familiaren diru sarrerak eta kide kopurua kontuan hartutako taula batzuk aplikatuko dira
    • datorren urtean kontribuzioa osorik ordaindu beharko dute eta aurkezten duten dokumentazioaren arabera jasoko dute bueltan hobaria
    • familia unitateen egoera ekonomikoa ere kontutan hartuko da beste hainbat zerbitzuen erabilera hobaritzeko, adibidez, kiroldegiko igerilekuaren erabileran, ludotekan eta kultur etxeko ikastaroetan. Kasu horietan, familia unitatearen diru sarrerak, kide koprurua eta lan egoera hartuko da kontutan

  • Gaztelekuko ekipoaren erabilera tasa berria izango da

  • Udal instalazioen erabilerari buruzko tasa ekintzaren izaeraren arabera izango da, hau da, ekintzak irabazteko asmorik duen edo ez, eskatzailea herrikoa edo kanpokoa den begiratu gabe

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!