Oñatin ikasi duten 5 gaztek bihar hasiko dute unibertsitatera sartzeko ebaluazioa

2017/07/04
Ez ohiko deialdi honetan, guztiek, Donostiako Ibaetako kanpusean izango dituzte azterketak

  Unibertsitatera sartzeko ariketak hiru egunetan egingo dira, bihartik ostiralera arte. Bihar eta etzi 18:45 arte luzatuko dira probak eta ostiralean 15:00ak arte. Baina ikasleek ez dituzte azterketa guztiak egin beharko, fase orokorrekoak bai eta espezifikoari dagozkionak berriz, unibertsitatean ikasi nahi dutenaren arabera puntuazio berezia eskuratzeko hautatu dituztenak. Horiek dira unibertsitatera sartzeko ebaluazioak izan dituen berritasunak: izena batetik, lehen selektibitatea esaten baitzitzaion, eta komunak diren hainbat gai espezifiko moduan baloratu ahal izateko aukera. Horregatik, hainbat ikaslek, derrigorrezkoak diren bost azterketak bakarrik egingo dituzte eta horietako batzuen emaitzak nota igotzeko ere kontabilizatuko zaizkie.

  Azterketa egunen aurreko ordu hauek urduritasun orduak dira, etorkizuneko ikasketak egun on edo txar baten menpe dagoenaren sentsazioak sortzen duen urduritasuna. Gehienek ordea, proba gainditzen dute. Baina uztaileko ez ohiko deialdian aprobatzen ez duenak, hurrengo urtera arte itxaron behar du eta horrek ere, presioa sartzen du. Ekainean, Oñatiko ikasle guztiek lortu zuten ebaluazioa aprobatzea.

  Bihar 5 izango dira unibertsitatera sartu ahal izateko gaitasun azterketetara presentatuko diren oñatiarrak, Zuazola institutuko hiru eta Txantxiku ikastolako 2 ikasle. Oñatiko gazteek azterketak Donostian izango dituzte oraingoan, guztiek  5.epai-mahaiari dagokion gelan. Bihar, 8:45etarako bertan egon beharko dute nortasun agiriarekin eta selektibitateko matrikula ordaindu dutenaren agiriarekin.

Iturria: Oñati Irratia