Oñatin grabatutako hainbat eszena dituen "Cuando dejes de quererme" filma otsailaren 16an estreinatuko da

2018/02/07
Card image cap
Grabazioa iazko martxoan egin zen Mikel Goiaingeruaren Parrokia atarian eta klaustroan

  Cuando dejes de quererme Igor Legarreta zuzendariaren lehen film luzea da eta atzo aurkeztu zen Bilbon, prentsaurrean.

  Cuando dejes de quererme drama Espainia eta Argentina arteko koprodukzio bat da eta Euskal Herriko hainbat txokotan eta Buenos Airesen filmatu zen. Oñatin, Mikel Goiaingeruaren Parrokian hartu ziren irudiak pasa den martxoaren 13an, eliza atarian eta klaustroan. Baina Zumaian, Deban, Irunen, Bilbon, Donostian eta Durangon ere filmatu zen. Izan ere, Cuando dejes de quererme filmak Durangora, jaioterrira itzultzen den emakume baten istorioa kontatzen baitu. Argentinan bizi da baina 36 urte lehenago desagertu zen aitaren gorpua, tiro bat buruan duela, basoan lurperatuta topatu dutela jakinaraziko dio osaba batek eta hari lur emateko asmoz Durangora itzuliko da. Bide batez, amaren desioa beteaz, haren errautsak ekarriko ditu jaioterrian uzteko. Aitaren heriotzaren auzia korapilatu egingo da eta filmaren trama ere bai.

  Aktore berriari Goya saria irabazi duen Eneko Sagardoi da aita biologikoaren papera jokatzen duen aktorea baina Itziar Aizpuruk, Kandido Urangak eta Joxean Bengoetxeak ere parte hartu dute, besteak beste. Euskal aktoreekin batera, Flor Torrente eta Eduardo Blanco argentinarrak edota Miki Esparbé eta Joaquin Climentek ere parte hartu dute filmean.

  Cuando dejes de quererme Igor Legarreta gidoigileak zuzendu duen lehen luzemetraia da. Atzo aurkeztu zen Bilbon eta pantaila handietan datorren ostiralean, hilaren 16an estreinatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!