Oñatin erroldatutako 8874 lagunek dute botoa emateko eskubidea etzi

2016/06/24
Herrian irekiko diren 15 hauteskunde mahaitan 11 hautagaitza-zerrenda izango dira Diputatuen Kongresurako eta 10 Senaturako

  Baina igandeko hauteskundeetarako aipagarriena da, Ikastolan botoa eman ohi duten herritarrek kiroldegira joan beharko dutela. Ikastolan obratan daudela eta, bertan izan ohi diren 7 hautestontziak, Zubikoako kantxa urdinean jarriko dira domekan. Eta bai kiroldegiko hauteskunde lekuetan baita, Santa Marina, Errekaldeko pabulario, Olakuako haurreskola eta Bidaurrtako dorretxean ere, bozka emateko bi koloretako zerrenda eta sobreak topatuko dira. Diputatuen kongresurakoak zuriak  dira eta aukeran, 11hautagaitza izango dira:  Euzko Alderdi Jeltzalea, Partido Popular, Euskal Herria Bildu, Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra, Partido Animalista, Partido Libertario, Ciudadanos, Recortes Cero-Gurpo Verde, Unidos Podemos/Elkarrekin ahal dugu, Partido comunista de los pueblos de España eta Unión Progreso y Democracia. Senaturako berriz, salmoi koloreko paperak izango dira eta UPyD izan ezik, beste 10 siglen hautagaitzak agertuko dira. Senaturako, zerrendak irekiak dira, horrek esanahi du, aurkezten diren guztien artean gehienez hiru hautagai aukeratu ahal izango direla, dagokien laukian gurutzea eginda. Kongresurako zerrendak berriz, itxiak dira eta alderdi baten hautagaitza osoa babestu beharko da.

  Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeetan espainiar nazionalitatea izan eta Oñatin erroldatuta dauden 18 urtez gorakoek hartu dezakete parte. Guztira, 8874 lagunek eman ahal izango dute botoa domekan gurean. Hauteskunde mahaiak ireki orduko, posta bulegoan gordeta dauden botoak banatuko dira. Gogoratu, 300dik gora herritarrek hautatu zutela posta bidezko botoa emateko aukera. Gipuzkoak, lau senatore eta sei diputatu izendatuko ditu domekako hauteskundeen ondoren.

  Pasa den abenduaren 20an egin ziren hauteskunde orokorretan,  botoa emateko eskubidea zuten oñatiarren ia   % 69ak bozkatu zuen. EH Bildu izan zen bozkatuena, botoen % 38.5ekin. EAJk, botoen ia %33 eskuratu zuen eta Podemos-Ahal duguk, ia % 16a.

  Hauteskundeekin erlazionatuta gogoratu., domekan mahaiko presidente izateko izendapena duten 15 herritarrek bilera informatiboa izango dutela gaur arratsaldean. Udaletxean egingo den bileran hauteskundeen inguruko azalpenak eta dokumentazioa emango zaie. Baina bilera, esan bezala presidente titular izendapena jaso duten 15 lagunentzat izango da bakarrik, ez ordezko ezta bokalentzat ere.

Iturria: Oñati Irratia

Domekan eskuragarri izango diren bi sobreak