Oñatin AUZOKO egitasmoa dinamizatzeko lagun baten bila dabil Euskaltzaleen topagunea

2019/01/14
Card image cap
Gaztelekurako hezitzaileen lan poltsa deitu du bestalde, ZEHAR elkarteak

  Auzoko egitasmoaren helburua, hizkuntza ezberdina duten herritarrak harremanetan jarri, eta norberarena eta besteena aintzat hartuta, euskara kohesio hizkuntza bihurtzea da. Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea alegia.
Auzoko programa dinamizatzeko lanpostura aurkezteko honako baldintzak bete behar dira: bi hizkuntza ofizialak ongi menperatzea; hizkuntzekiko eta kulturekiko sentsibilitatea izan eta aniztasunarekiko interesa; taldeak dinamizatzeko eta harreman pertsonaletarako gaitasuna; gestioan eta planifikazioan eskarmentua; Oñati ondo ezagutzea eta ordutegi malgua izatea.

  Dinamizatzaile berria urtarrilean hasi, eta printzipioz, ikasturtea amaierara arte kontratatu asmo da, astean 17 orduko dedikazioarekin. Bitarte horretan Topagunearekin lankidetzan arituko da Oñatiko Auzoko proiektua dinamizatuz, eta Topaguneko aholkularitza eta koordinazio lan-taldean parte hartuz.

  Interesatuek, curriculumak Topaguneko honako helbide elektronikora bidali behar dute: jurdana@topagunea.eus helbidera. Motibazio gutunak bidaltzea eskertuko da. Ostiralean, urtarrilaren 18an amaituko da curriculumak aurkezteko epea. Ondoren, hautaketa egingo da, beti ere, urtarrila amaitu baino lehen.

  Gaztelekuaren dinamizazioaz arduratzen den ZEHAR heziketa eta programak elkarteak berriz, lan poltsa osatu nahi du Oñati eta Bergarako gaztelekuetan sortu daitezkeen beharretarako. Hezitzaile lan-poltsa honetara aurkezteko unibertsitate gradua izatea eskatzen da, gizarte hezkuntza, pedagogia, magisteritza, psikologia edo antzeko arloetan. EGA ziurtagiria ere izan behar da. Lan poltsa honetan izena emateko bi bide daude, telefonoz, 653 74 76 97 edo 665 71 05 47 zenbakietara deituta, edo mezua, honako helbide elektronikora bidalita: zeharheziketa_2@hotmail.com

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!