Oñatin 23 liztor habi kendu zituen iaz Landa Garapena Elkartearekin hitzemandako zerbitzu mankomunatuak.

2016/01/26
Card image cap
Horri, Udal brigadak eta Udaltzaingoak kendutako habi primarioak batu behar zaizkio.

Udalak 2014ko udazkenean erabaki zuen Oñatiko udalerrian liztor beltzari aurre egiteko zerbitzua Landa Garapena Elkarteak martxan jarri duen zerbitzu mankomunatuaren bitartez ematea. 2015eko kanpaina uztailaren 14an hasi eta abendu hasieran bukatu zen.

Landa Garapena Elkarteak hitzartutako zerbitzua osatuz, habi primarioak kentzeko lanetarako liztor beltzetik babesteko traje bana erosi zitzaien udal brigadari eta Udaltzaini. Orain, iazko kanpaina amaitu berritan, zerbitzuaren balorazioa eta lanen ordainketa egin da.

Oñatiko udalerrian zerbitzu horren bitartez 23 habi kendu dira. Kostua berriz, 1730 € da. Baina Landa Garapena Elkarteak % 50eko diru laguntza eman duenez, Udalak, 865 € soilik ordaindu beharko ditu.

Gaia Ingurumena eta Landa Garapen eta Ogasuna Batzordean aztertu ondoren, aipatu 865 €ak ordaintzea erabaki berri du Udal Gobernu Taldeak.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!