Oñatiko X. Trikiti Jaialdia antolatu du Lizargarate elkarteak urriaren 27rako

2018/10/11
Card image cap
Jaialdirako sarrerak salgai daude jada Arrano tabernan

  7 trikitilari taldek parte hartuko dute Oñatiko X. Trikiti Jaialdian eta aipagarria da, talde guztietan aurreko ediziotan inoiz parte hartu duen lagunen bat dagoela. Ohiturari jarraituz bestalde, programatu den  zazpikote horretan bada Oñatiko hirukote bat: Maddi, Ane eta Iratik osatutakoa, hain zuzen. Egitarauan, adin eta belaunaldi ezberdineko trikitilariak batzeko ahalegina egin du antolakuntzak, garai bateko eta egungo doinuak uztartu asmoz.

  Lizargarate Trikitizale Elkarteak antolatutako jaialdia urriaren 27an, 17:30tan Santa Ana aretoan izango da. Sarrerak dagoeneko salgai daude Arrano tabernan 12 €ren truke. lizargarateelkartea@gmail.com helbide elektronikoaren bidez ere enkargua egin liteke. Jaialdiaren ondoren lagun asteko afaria egingo da Gaztelekuan eta horretarako txartelak ere salgai daude Arrano tabernan. Afaritarako txartelak 22€tan eskuratu daitezke.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!