Oñatiko udalak 2.000 maskara jaso ditu EUDELen bitartez

2020/04/24
Card image cap
Udal langileen osasuna ziurtatzera bideratuko dira

  EUDELek Eusko Jaurlaritzarekin koordinazioan erosi du udalen artean banatu duen osasun materiala. Maskara kirurgikoak udalerri guztietara banatzen ari dira, biztanleen kopurua kontuan hartuta , eta bereziki udal txikienen beharrak kontutan hartuta. Oñatiko udaletxera 2.000 maskara iritsi ziren atzo bertan.

  Material hau udalak martxan dituen oinarrizko zerbitzuetan diharduten langileei eskuratuko zaie: etxez etxeko laguntza zerbitzua ematen dutenei, udaltzainei, kanposantuko lurperatzaileari edota larunbateko azoka zaintzen aritzen direnei, besteak beste. Beti ere, udal langile horien osasuna bermatzeko neurri gisa.

  Udalak bide ezberdinak erabili izan ditu orain arte langileak babesteko musuko edo maskara bila. Orain arteko beharrak bete dira baina zailtasunak izan dira. Horregatik EUDELera jo zen laguntza eske, eta honek, Eusko Jaurlaritzarekin koordinazioan 300.000 maskara eskuratu ditu Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko udalen artean banatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!