Oñatiko Udala Grant beka jaso zuen lana astelehenean aurkeztuko da

2020/11/26
Card image cap
“Derechos humanos y empresas internacionalizadas en Oñati” defendatuko du Maider Zilbetik Kultur etxean

  Maider Zilbeti ikertzaile donostiarrak irabazi zuen Oñatiko Udala Grant beka aurten eta Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideak eta Printzipio Gidariak Oñatiko enpresetan gaia aztertu du. Bulego edo egoitza nagusia Oñatin duten baina nazioartean ordezkaritza duten enpresak izan dira ikerketaren xede eta Oñati eta kanpoko egoitzetan Nazio Batuen printzipio gidariak inplementatzeko dituzten plangintza eta protokoloak aztertu ditu.

  Pandemiak enpresa askoren egunerokoa aldarazi du azken hilabeteetan eta horrek, lanaren garapenean eragin du, datu bilketa zaildu baitzaio Zilbetiri. Luzapena eskatu zion epaimahairi eta irailean aurkeztu beharrekoa orain, azaroan presentatu du. Epaimahaiak lana jaso du baina publikoki astelehenean azalduko da, Kultur etxean egingo den ekitaldi irekian; zine aretoan izango da, 17:00tan.

  Grant beka, Oñatiko Udalak Lege Soziologia Institutuarekin elkarlanean eman ohi du eta institutuak nazioarteko izaera duela kontuan hartuta, aurkezpena, online jarraitu ahal izango dute Oñatitik kanpo daudenek. Egungo pandemiak eta mugikortasun aukera mugatuak ere aukera hori eskaintzera eraman ditu antolatzaileak. Parte hartzea irekia da, interesa duen ororentzat, baina aurrez izena ematea eskatzen da, eta Susana Arreserekin harremanetan jarrita: s.arrese@iisj.es.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!