Oñatiko Udal bozeramaile batzordeak adierazpen instituzionala egin du Euskararen Nazioarteko Egun honetan.

2014/12/03
Card image cap

  Honela dio, Mikel Biainek eta Lourdes Idoiagak Udal Bozeramaile Batzordearen izenean izenpetu duten adierazpenak:

  Dagoeneko ate-joka dugu abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna. Kontuan hartuta euskararik gabeko Euskal Herririk ezin izan daitekeela, ospakizun-eguna izateaz gain aldarrikapen-egun bilakatu eta aurtengoan edukiz eta formaz beteta, 365 egunez luzatu nahi dugu.

  Hau kontuan izanik Oñatiko Udalak honoko puntuak onartzen ditu:

  Lehenengoa.- Abenduaren 3tik abenduaren 10era arte (Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna) gure udal-eraikinetan “Euskaraz bizi nahi dugu” dioen banderola jarriko dugu eta herritarrak ere beraien etxeko balkoietan banderola zintzilikatzera animatzen ditugu. Banderolak udaletxeko harrera gunean izango dira salgai 3 eurotan.

  Bigarrena.- Dei egiten diegu udalerri honetako bizilagun euskaldun guztiei beraien elkarte, enpresa edo bestelako entitatean webgunea baldin badu, euskaraz jarri edota aritu eta izena eman dezaten “.eus” domeinua eskuratu ahal izateko  (http://www.domeinuak.eus/eu/), euskaldun guztion artean ikusgarri eta elkar ezagutzeko gai izan gaitezen, gure hizkuntza komunitatea munduaren aurrean ager dadin.

  Hirugarrena.- Herritarroi gogorarazi nahi dizuegu, edozein hizkuntz eskubide urratua sumatzen duzuenean, eskuragarri duzuela  Behatokia.org zein  Euskara.euskadi.net/r59-eleb/eu/ web orrietan kexa jartzeko bidea. Behatokia elkarteak zein Elebide zerbitzuak garatzen dituzte kexei dagozkien jakinarazpen eta gestioak.

Mikel Biain Berraondo eta Lourdes Idoiaga Urkia

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!