Oñatiko piano joleek zilarrezko lau domina eta urrezko eta brontzezko bana ekarri dituzte Andoaindik

2021/03/04
Jose de Azpiazu musika eskolako 6 ikaslek parte hartu dute Andoaingo piano jaialdian

  Azken ordura arte zalantzan egon da Andoaingo piano jaialdia aurten baina aurrera eraman zen pasa den asteburuan. Alde horretatik Jose de Azpiazu musika eskolako piano irakasleek jaialdiko antolatzaileek eta Oñatiko sei ikasleek egindako ahalegina bereziki azpimarratu eta txalotu nahi izan dute.

  Andoaingo piano jaialdian adinaren araberako kategoriatan parte hartzen da. Jon Urzelaik 11 urtez azpikoen mailan parte hartu zuen eta Lara Santosek, Irati Atxak, Sara Txintxurretak, Sara Iñurritegik eta goretti Arregik 11 urtetik gorakoen mailan. Guztiek oso lan txukuna egin zuten musika eskolako arduradunek adierazi dutenez eta guztiek domina bana jaso zuten. Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek, zilarrezko lau domina eta urrezko eta brontzezko bana lortu zituzten.

  Ainhoa Galdos eta Anabel Henao irakasleak oso pozik daude emaitzekin, ikasleek lan gogorra egin dutelako zaila gertatzen ari den ikasturte honetan. Musika eskolako irakasleak bide horretan lan egiten jarraitzera animatzen ditu Andoainen ikusi eta entzundakoak.

Iturria: Oñati Irratia

(Arg: Musika eskola)