Oñatiko osasun zentroa eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua estatu mailan saritu dituzte

2017/11/24
Card image cap
"Lehen mailako arreta ekipoen praktika onak-populazio ebaluazioa" azterlanarengatik saritu dute Oñatiko anbulatorioa

  Osasun arloko bikaintasuna aitortzen duten Espainiako TOP 20 Ospitaleak sarietako bi Oñati ete Debagoienera etorri dira. Aurtengoa sari hauen 18. edizioa izan da eta osasun zentroaren lehen mailako arreta ekipoen praktika ona-populazio ebaluazioa saritu dute eta Debagoeieneko Erakunde Sanitaraio Intergratuaren  arnasketa zerbitzua. Estatu osoko 146 osasun zentro eta ospitalek parte hartu dute TOP 20 errekonozimendu sari hauetan. Aipagarria da gainera, aurten lehen aldiz, populazio ebaluaketen azterlanak aurkeztu eta saritu direla. Atal honetan saritu da hain zuzen ere Oñatiko anbulatorioa.

  Madrilgo Reina Sofia Arte Zentroan egin zen asteazkenean sari hauen banaketa. Bertan, Osakidetzako zuzendari nagusi Maria Jesus Mugicak parte hartu zuen  eta bera arduratu zen Osakidetzako zentroei sariak emateaz. Ospitaleko kudeaketa globalean eta saritutako eremu klinikoetan 2010. eta 2015. urteen artean aurrerapauso handienak egin dituztenak saritu ziren: Donostia Unibertsitate Ospitaleak hiru sari jaso zituen, kudeaketa orokorragatik eta bihotzeko eta arnasketako zerbitzuengatik; Zumarragako Ospitaleak kudeaketa globalagatik eta Debagoiena ESIa duen arnasketa zerbitzuagatik. Oñatiko osasun zentroak ere lortu du saria populazio ebaluazio azterlan bategatik. Atal honetan bost sari banatu dira aurten.

  TOP 20 Ospitaleak osasun zentroak ebaluatzeko programa da; kalitate, funtzionamendu eta eraginkortasun adierazleetan oinarritzen den ebaluazio programa. Emaitzak hobetzeko erreferentziak eskaintzen dizkio osasun esparruari. Aurten, 15 autonomia erkidegotako 146 zentrok parte hartu dute. 107 ospitale eta anbulatorio publikoak izan dira eta 39 pribatu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!