Oñatiko udala

Oñatiko Merkataritza Eguna ospatuko du bihar Txanda elkarteak

2018/10/18
Card image cap
Opariak banatu eta 200 €ko hiru erosketa txartel zozkatuko dira

  Txanda Egunak izen berria izango du aurten, Oñatiko Merkataritza Eguna. Baina helburua bera da, herriko dendek dituzten produktuak ezagutzera eman eta bezeroekin dituzten harremanak estutzea. Bihar Txanda elkarteko dendetan erosketa egiten dutenei zozketa baterako txartelak emango zaizkie eta guztien artean 200 €ko hiru erosketa txartel zozkatuko dira.  Horrezaz gain, opiltxoak eta pastak eskainiko zaizkie. Kale animazioa ere ez da faltako Oñatiko Merkataritza Egun honetan, Musika eskolako lagunak kalerik kale ibiliko baitira arratsaldean, herria girotzen.

  Txanda dendarien elkarteak 20. urteurrena ospatu zuen iaz, eta Txanda Egun berezia antolatu zuen horren harira. Aurten, modu xumeagoan bada ere, herriko merkataritza sustatu eta berezoak eskertu eta saritzeko ekintzak antolatu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!