Oñatiko Hiri antolamendurako plan orokorraren hasiera eta herritarren parte hartzeko programa onartzea proposatuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarren

2018/07/19
Card image cap
Garayko parkean jolas anitzeko espazioa hornitzea ere aztertuko da

  69 gai jaso dira gaurko bilerarako lan zerrendan eta ia erdiak Hirigintza eta Zerbitzuak atalari dagozkio. Arlo honetan aipagarria da Hiri antolamendurako plan orokorraren hasiera eta herritarren parte hartzeko programa onartzea proposatuko zaiela gobernu taldeko kideei. Garayko parkean jolas anitzeko espazioa hornitu eta jartzea aztertuko da eta Maiatzaren 1a plazan espaloia zabaltzeko aukera ere eztabaidatuko da, horretarako aurrekontua aurkeztuko delarik.

  Baina gobernu taldea 2018-2019 ikasturtera begira jarriko duten hainbat gai azalduko dira gaurko bileran: Eskola agenda 21eko zerbitzua azpi kontratatzeko proposamena, ikastetxeetan sexu heziketa eta hezkidetza programak garatzea eta Xirrika sexu aholkularitza zerbitzua irailetik abendura eskaintzen jarraitzeko aukera, besteak beste. Aisialdiko begirale ikastaro berria Oñatin eman ahal izateko Urtxintxa eskolari Urgain-Errekalde herri eskolan hainbat gela urtebetez erabiltzeko lagapena baimentzea ere aztertuko da. Eta helduei zuzenduta, zahartze aktiboa sustatzen duen BIZIPOZ programaren seigarren edizioa martxan jartzea proposatuko da aste honetako batzarrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!