Oñatiko herri gune historikoa, monumentu multzo kategoriako kultura ondasun sailkatua izendatzeko espedientea abian jarri du Eusko Jaurlaritzak

2011/07/19
Card image cap

Dokumentuak, udalak, aurrez indarrean zuen birgaitze egitasmo bereziaren eremua handitzen du. Posta bulego ingurua edota Bidaurreta ingurua bere baitan hartzen ditu. 
Oñatiko herri gunea babes bereziko multzo historiko artistiko izendatzeko asmoa ez da berria. 1980an jada, kultura ministerioak babes figura hori indarrean sartu aurreko espedientea hasi zuen. Tramitazio osoa bete baino lehen ordez, Eusko Jaurlaritzak kultura ondareari buruzko eskumena bereganatu zuen. Kultura interesa duten ondasunak deklaratzeko prozedura  arauak garatu dira eta orain, Oñati, monumentu multzo kategoriako kultura ondasun sailkatu izendatzeko deklarazio espedientea abian jartzea erabaki da.
Dokumentuan, kultura ondasun sailkatu izaera izango duen herri gunea mugatu eta zehazten da. Ez bakarrik kaleak baizik eta baita bertan dauden eraikinak ere, eta bakoitzak duen balio arkitektoniko edo historikoaren arabera babesteko izango duen figura edo izaera partikularra.
Era berean, espedientea osatu bitartean edozein lan egin nahi duenak jarraitu beharreko tramiteak ere zehazten dira, bereziki abestutako guneetan ezin baitira lanak edonola egin. Hori guztia, Eusko Jaurlaritzak jende agirian jarrai duen dokumentuan ikusi daiteke.
Dokumentua osorik aztertu nahi duenak Gasteizen, Euskal Kultura ondarearen zentroan dauka ikusgai.
Oñatiko herri gunea babesteko neurriak dena den, lehendik hartuta daude herrian. Udalak berak, 80. hamarkadan jada, kasko historikoa birgaitzeko plan berezia zehaztu eta indarrean jarri baitzuen. Hala, mugatutako gune horretan lanen bat egin nahi duenak, aurrez, Diputazioaren oniritzia jaso behar du.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!