Oñatiko Euskal Memoriak antolatuta, Torturaren Ikerketa Proiektuaren gaineko hitzaldia eskainiko du Paco Etxeberriak otsailaren 18an

2016/01/26
Card image cap

Oñatiko Euskal Memoriak antolatuta, Torturaren Ikerketa Proiektuaren gaineko hitzaldia eskainiko du otsailaren 18an  Paco Etxeberriak. Santa Ana antzokian egingo den emanaldian, besteak beste, ikerketa gaur egun zein egoeratan dagoen, datuak jasotzeko zer metodologia erabiltzen ari diren, zer arlotako ikerlariak ari diren lanetan, zenbat testigantza jaso dituzten, nola egiaztatzen dituzten eta ikerketaren helburu  nagusiak azalduko dira.

Oñatiko Euskal Memoriako ordezkariek diotenez, “izugarrizko ikerketa lana ari dira egiten, eta proiektuaren gaineko xehetasun gehiago izan ditzagun eta batez ere herritarrek ikerketaren nondik norakoak ezagutu ditzaten”, antolatu dute berbaldia.

Gogoratu beharra dago Oñatiko Euskal Memoria taldeak urte batzuk daramatzala torturaren gaia lantzen eta bertan hainbat datu eta testigantza jaso dira. Hori horrela, jaso dituzten datu eta adierazpen horiek ere, ikerketa protokolo honetan txertatuko dira.

Pako Etxeberriaren hitzaldia, otsailaren 18an izango da arratsaldeko 19:00 Oñatiko Santa Ana Antzokian.

Iturria: Oñati irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!