Oñatiko EAJk herritarrek alderdiarengan jarritako konfidantza publikoki eskertu du

2015/05/28
Card image cap
Jeltzaleek, guztion Oñati baten alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute

  Oñatiko EAJk prentsa ohar bidez eskertu du oñatiarrek azken udal hauteskundeetan alderdiari emandako babesa eta konfiantza. Zuzenki bozka eman dieten 2.475 herritarrei eskerrak eman dizkiete. Aurreko hauteskundeetan lortutako emaitzak hobetu dituztela eta, jasotako babesari esker Udalean beren proposamen eta ideak defendatzeko ordezkaritza sendoagoa izango dutela azpimarratu dute.

  Era berean, oposizio eraikitzaile eta arduratsua egiten jarraitu dutela adierazi dute jeltzaleek. EAJk hauteskunde programan jasotakoak aurrera eramateko, zazpi zinegotzi jeltzaleak lehen egunetik lanean hasiko direla dio prentsa oharrak. Ahalegin horren helburua, beti ere Oñati eta oñatiarren bizi kalitatea hobetzea izango delarik.

  Uri Buru Batzarretik azpimarratu dute herritarren iritzi, iradokizun eta kezkak jasotzen jarraituko dutela eta herritarren eskaerak udaleko eztabaida foroetara eramateko konpromisoa hartu dute.

  Oñatiko EAJ-PNVko Uri Buru Batzarrak sinatzen duen idatziaren amaieran, herritarrek azaldutako babesa eta Oñati eta oñatiarren alde lan egiteko konpromisoa berresten da. Enplegu eta ekonomiaren sustapenak, eta oñatiarren bizi kalitate eta ongizatea bermatzeak lehentasuna izan behar duen Oñati hobeago bat eraikitzeko konpromisoa berresten da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!