Oñatiko BERBALAGUN egitasmoak laguntzaileak behar ditu

2020/10/13
Card image cap
Parte hartzeko gertu daudenei Euskaltegira deitzea eskatzen zaie

  Euskara ikasi nahi duen, baina praktikatzeko aukerarik ez duen jendeari zuzendutako egitasmoa da BERBALAGUNA, eta ekimenaren antolatzaileek adierazi dutenez, laguntzaileak behar dira talde berriak osatu eta martxa jartzeko. Hainbat lagunek eman dute izena dagoeneko Berbalagun egitasmoan parte hartzeko, baina euskaraz berba egiten duen jendea falta da taldeak osatzeko.

  Berbalagun taldeak hiruzpalau lagunez osatzen dira, eta astean behin elkartzen dira euskaraz berba egiteko, lagunarteko giro atseginean. Baina, esan bezala, horretarako, gidaria behar da. Astean ordubete inguru eskaintzea eta euskaraz ondo moldatzea besterik ez da behar laguntzaile izateko. Prest daudenei Udal Euskaltegiarekin harremanetan jartzea eskatzen zaie,bertako telefonora deituta: 943 782 496. Berbalagun egitasmoan parte hartzeko izen-emate epea urriaren 15era arte dago zabalik.

  Berbalagun egitasmoa orain zazpi urte 2013ko udaberrian iritsi zen gurera eta ordutik, urtero, hainbat lagun talde aritu dira elkarrekin euskara landu eta hobetzen.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!