Oñatiko akordeoi-jole batek parte hartuko du Arrasaten asteburuan izango den XXIX. akordeoi jaialdian

2016/12/07
Card image cap
Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleak ia urtero joaten dira

  Maddi Santa Kruz Murua da  Gipuzkoako akordeoi jaialdian parte hartuko duen oñatiarra. Lehenago ere parte hartu izan du Arrasateko jaialdian eta  ahalik eta hoberen jotzeko asmoz doa baina garbi izanda helburua ez dela lehiatzea, ikasturtean landutako trebezia publiko aurrean erakustea baizik.

  Maddi Santa Kruz-ek C kategorian parte hartuko du. Kategoria, adinaren araberakoa izaten da. Nagusienek, C maila horretan parte hartzen dute eta horren arabera baita ere, eskaini beharreko errepertorioa handiagoa, eta konplexuagoa ere izaten da. Santa Kruzek hiru pieza joko ditu. Oñatiarrak, zapatuan, 9:30tan Amaia antzokian joko du. Guztira, Gipuzkoako jaialdian 322 haur eta gaztek parte hartuko dute. Baina ostiralean hasi eta domekara arte, beste bi lehiaketa jokatuko dira Arrasaten: XXXVII. Gipuzkoako akordeoi lehiaketa eta Arrasate Hiria Nazioarteko XXIV. akordeoi lehiaketa. Lehiaketa nagusi honetan, nazioarteko 28 akordeoilarik hartuko dute parte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!