Oñatiko udala

Oñatiko 10 etxeetatik 8k, konfort indize altua dute EUSTATek 2011an egin zuen biztanleria eta etxebizitza erroldaren arabera.

2014/02/20
Card image cap
Oñati, Euskal Autonomia Erkidegoan indize altuenak eman dituen herria da.

  Konfort indize hori zehazteko, etxebizitzaren egiturazko ezaugarriak eta ekipamenduak begiratu eta neurtzen dira. Etxebizitzaren azalera, antzinatasuna, gela eta komun kopurua, hodi bidezko gasa ba ote duen, igogailua edota komunikazioak dira besteak beste kontutan hartzen diren ezaugarri eta aldagaiak.

  Orokorrean, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen gehiengoak, konfort indize altua du, bataz bestekoa, 100netik 72 puntu baita. Bataz besteko horren gainetik dago Debagoiena eta herriei erreparatuta Oñati eta Aretxabaleta. Oñatik esaterako 80ko indizea ematen du eta Aretxabaletak 79koa. Horrek esanahi du, Oñatiko 10 etxeetatik 8k konfort indize altua dutela.

  Eustatek zabaldu berri dituen biztanleria eta etxebizitza zentsuari dagozkion datuetan, Euskal autonomia erkidegoko etxebizitza gehienak, 100etik 85, jabetzakoak direla argitzen da nahiz eta horien hirutik bat pasa osorik ordaindu gabe dagoela zehazten den. Kasu honetan ez da ez herrikako edo eskualdekako datu konkreturik ematen. Internet konexioa, bost etxebizitzatik 3tan dagoela, eta 10etik 8tan telefono finkoa eta sakelakoa dutela ere zehazten da.

  Autonomia Erkidegoan ohiko bizileku diren etxebizitzen konfort indizeak aztertuz egin den txostena, 2011ko datuen gain osatu da.   

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!