Oñati ezagutu jolasten 2012

2012/01/05
Oñatiko Turismo Bulegoa eta Txanda-ren izenean...ESKERRIK ASKO Oñati ezagutu jolasten-eko aurtengo edizioan parte hartu duzuen guztioi.

Gaur, Urtarrilak 5, goizeko 11:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatu da jokoa. Parte hartu duten gaztetxoek Txanda Oñatiko dendarixen elkarteko komertzioekin zerikusia zuten hainbat galderei erantzun diete. 

Guztira, 53 haurrek hartu dute parte 13 taldetan banatuta, eta guztiek izan dute bere saria arratsaldeko 16:30etan Turismo Bulegoan egon den sari banaketan. 

Beraz, lehen esan dugun bezala, eskerrik asko guztioi eta datorren urte arte!